Tratamendua mugatzeko eskubidea

Nortasuna egiaztatzea

Lehenik eta behin, segurtasun-arduradunak egiaztatu egingo du eskatzailearen identitatea. Horretarako, eskatzaileak indarreko NANaren edo pasaportearen kopia aurkeztu behar izan du aurretiaz.

Baldin eta eskaera ordezkari batek egiten badu, interesdunaren baimena beharko du eskaera egin ahal izateko, baita interesdunaren eta eskatzailearen indarreko NANen edo pasaportearen kopia ere.

Baldin eta eskatzailearen identifikazioa bermatu ezin bada, mezu elektroniko edo posta ziurtatu bidez erantzungo zaio eskatzaileari FO.LOPDGDD.04-05.Modelo derecho Limitación al tratamiento izeneko dokumentuan aurreikusitakoari jarraikiz.

Eskaera baliozkotzea

Segurtasun-arduradunak egiaztatu eta analizatu egingo du zergatik eskatu duen interesdunak izaera pertsonaleko datuen tratamendua mugatzea.

Arrazoia ez baldin bada baliozkoa, mezu elektroniko edo posta ziurtatu bidez erantzungo zaio eskatzaileari FO.LOPDGDD.04-05.Modelo derecho Limitación al tratamiento izeneko dokumentuan aurreikusitakoari jarraikiz.

Bestelako kasuetan, deskribatutako prozedura aplikatzen jarraituko du.

Eskaera-esparrua

Interesdunak ez duenean eskaeran zehazten datu guztiei buruz edo datuen zati batez ari den, eta aintzat hartuta eragindako pertsonari buruz kudeatzen den informazioaren bolumena, segurtasun-arduradunak informazioa eman baino lehen eskatu ahal izango dio zehazteko eskaerak zein daturi edo tratamendu-jarduerari egiten dien erreferentzia.

Jakinarazpen hori mezu elektroniko edo posta arrunt ziurtatu bidez egingo da.

Datuak identifikatzea eta markatzea

Egindako eskaeraren arabera, segurtasun-arduradunak interesdunari buruz eragindako eremuetan dagoen informazioa eta egindako tratamenduak bilduko ditu.

Informazio guztia jaso eta gero, segurtasun-arduradunak eragindako sistemetako arduradunei eskatuko die datu horiek blokeatutako datu gisa markatzeko. Sistemaren arabera, datuen blokeatze hori honako hauetakoren bitartez egin ahal izango da:

  • Hautatutako datuak beste tratamendu-sistema batera lekualdatzea aldi baterako.
  • Erabiltzaileek hautatutako datu pertsonalak eskuratzea eragoztea.
  • Interneteko webgune batean argitaratutako datuak bertatik kentzea aldi baterako.

Printzipioz, bitarteko teknikoen bidez egin behar da tratamenduaren mugatzea automatizatutako fitxategietan, horrela datu pertsonalak ez daitezen ondorengo tratamendu-operazioen xede izan, eta datu horiek aldatzeko aukerarik egon ez dadin. Argi eta garbi adierazi beharko da sisteman datu pertsonalen tratamendua mugatuta dagoela.

Halaber, identifikatu egingo da eskatutako mugatze hori bitarteko elektronikoen bidez eskura dezakeen interesdunak, besteak beste, egoitza elektronikoen eta web-aplikazioen bitartez.

Erantzuna prestatzea
Segurtasun-arduradunak interesdunarentzako erantzuna prestatuko du jasotako eta bateratutako informazioa prest duenean, eta gutxienez honako informazio hau egon beharko da bertan:

a) Tratamendua mugatzearen benetako xede izan diren tratamendu-jarduerak.
b) Zein erakunderi igorri zaien ezabatze-eskaera. Ez baldin bada jakinarazpenik egin, espresuki jasoko da inguruabar hori erantzunean.
c) Mugatze hori bertan behera utzi baino lehen jakinarazi egin zitzaion.

Informazioa igortzea edo entregatzea

Segurtasun-arduradunak eragindako pertsonari jakinaraziko dio landutako informazioa jasoko duen eskaeraren erantzuna, ahal dela mezu elektronikoz, eta bestela, posta arrunt ziurtatuaren bitartez.

Aukera baldin badago tratamendua mugatzeko eskubidea aplikazio edo plataformaren baten bitartez erabiltzeko, horietara sartzeko jarraibideak emango zaizkio interesdunari.

Erantzuna prestatzeko, FO.LOPDGDD.04-05.Modelo derecho Limitación al tratamiento izeneko dokumentuan jasotako eredua erabil daiteke.

FO.LOPDGDD.04-05.Modelo derecho Limitación al tratamiento (PDF 214KB)