Testamentu digitala eskuratzeko eskubidea

Jarraian datozen pertsonek izango dute testamendu digitala eskuratzeko eta ezezteko eskubidea.

a) Hildakoarekin familia- edo izatezko-harremana duten pertsonak eta hildakoaren ondorengoak informazio-sozietatearen zerbitzu-emaileei zuzendu ahalko zaizkie eduki horiek eskuratu eta eduki horiek erabiltzeari, nonbaitera bidaltzeari edo ezabatzeari buruz egoki deritzen jarraibideak emateko.
Salbuespen gisa, aipatutako pertsonek ezingo dute kausagilearen daturik eskuratu, ezta eduki horiek aldaketa edo ezabatzea eskatu ere, hildakoak espresuki debekatu duenean edo legeren batek hori egiteko debekua ezartzen duenean. Debeku horrek ez dio eragingo ondorengoek jaraunspeneko ondasunen parte diren edukiak eskuratzeko duten eskubideari.
b) Testamentu-albazeak edo hildako espresuki lan horretarako izendatutako pertsonak edo erakundeak ere, jasotako jarraibideei jarraikiz, edukiak eskuratzeko eskaera egin ahal izango du, jarraibide horiek betetze aldera.
c) Baldin eta hildakoak adingabeak badira, ahalmen horiek haien legezko ordezkariek edo, eskumenen esparruan, Ministerio Fiskalak ere erabili ahal izango ditu. Azken horrek ofizioz edo interesa duen edozein pertsona fisikok edo juridikok hala eskatuta jardun dezake.
d) Baldin eta desgaitasuna duten pertsonak hiltzen badira, aurreko letran aipatutakoez gain, ahalmen horiek laguntza-funtzioak egiteko izendatutakoek erabili ahal izango dituzte, baldin eta ahalmen horiek izendatutakoak emandako laguntzen artean badaude.

FO.LOPDGDD.04-10.Modelo de ejercicio del derecho de acceso al testamento digital (PDF 167KB) izeneko dokumentua