GLL

Güeñes Kontzejuko Udalak, Enkarterriko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuen bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) kudeatzen ditu Eusko Jaurlaritzak emandako funtsen bidez.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak maiztasun jakinik gabeko prestazio ekonomikoak dira, eta honako hauek jasoko dituzte: gizartetik bazter gelditzeko arriskua prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko gastu espezifikoei-ohikoak zein apartekoak-aurre egireko behar beste baliabide ez duten pertsonek.

Ekarpen horrez gain, urtero “Familientzako laguntzak” izeneko beste partida propio bat egoten da udal-aurrekontuan. Partida hori Udalaren GLLetara bideratu ohi da, hau da, Eusko Jaurlaritzaren GLLetarako betekizunak betetzen ez dituzten arren, gizarte-laguntzaileen irizpideen arabera berehalako laguntza behar duten kasu zehatzak artatzeko aparteko laguntzetara.

Gizarte Larrieldietarako Laguntzak (GLL) eduki ahalko dituzte 4/2011 dekretuko, urtarrilaren 18ko 5. artikuluko baldintzak betetzen dituztenek.

4/2011 dekretua (PDF 1,2MB)

Informazio gehiago, hemen.