Adinekoentzako babespeko apartamentuak eta etxebizitza komunitarioak

Zertan datza?

Zerbitzu honetan bi ostatu modalitate sartzen dira, egonaldi luze edo iraunkorrekoak (edo, salbuespenezko kasuetan, aldi batekoak), eta menpekotasuna (I. mailakoa) duten adinekoei zuzenduta daude.

Intentsitate baxuko zerbitzua da, eta langileak daude (babespeko apartamentuen kasuan, langileak ez dira beti zerbitzura atxikitakoak) honako zerbitzu hauek emateko: zaintza, bitartekaritza, gizarte-laguntza eta gainbegiratzea, eta, behar bada, baita arreta pertsonala eta etxekoa ere.

Zein dira helburuak?

  • Erabiltzaileek beren komunitate-inguruan bizitzen jarrai dezatela ahalbidetzea.
  • Beren autonomia pertsonala hobetzea, horri eustea eta/edo beren kabuz moldatzeko aukera ematen dieten trebezia eta gaitasunen galera prebenitzea.
  • Isolamendu-egoerak saihestea.
  • Beren segurtasun-sentimendua hobetzea.

Norentzat da?

Menpekotasuna (I. mailakoa) duten adinekoentzat, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Erreferentziako profesionalaren balorazioari jarraikiz, bestelako ostatu mota bat behar izatea, egonaldi luzekoa edo iraunkorra (edo, salbuespenezko egoeretan, aldi batekoa), ez daukatelako beraientzat egokiak diren irisgarritasun- eta/edo bizigarritasun-baldintzak betetzen dituen ostaturik, bizikidetza-arazoak dituztelako edo bakarrik daudelako (gizarte-isolamendua).

b) Intentsitate baxuko laguntza behar izatea beren komunitate-inguruan beren kabuz bizitzeko aukera ematen dieten harreman-trebeziak garatzeko edo horiei eusteko, eta, hala badagokio, eguneroko bizitzako jarduerak gauzatzeko. Bizikidetza-unitatea bere horretan gera dadin, honako hauek zerbitzua jaso dezakete eskatzailearekin batera: haren ezkontideak edo izatezko bikotekideak, baldin eta ohiko bizikidetza-harremana badute, eta, salbuespen gisa, bere kargura dituen seme-alabek.

65 urte edo gehiagoko pertsonak.

  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu