Gizarte-larrialdiko egoerak artatzeko zerbitzua

Zertan datza?

Babespeko etxebizitzek bizileku kolektiboak eskaintzen dituzte, egonaldi labur eta ertainetarako, gizartetik at gelditzeko arrisku larrian dauden pertsonei. Intentsitate txikiko laguntza-zerbitzu bat da. Bertan ez dago beti langilerik, baina Udalaren Gizarte Zerbitzuetako erreferentziako teknikarien laguntza dauka honako funtzio hauek egiteko:

  • Bertatik bertarako zaintza etxean bertan.
  • Bitartekaritza, babesa eta laguntza, bai etxean bertan bai Udalaren Gizarte Zerbitzuetan.

Zein da helburua?

Erabiltzaileek trantsizio-prozesuak gauzatzea, egoera normalizatuetara igaro daitezen eta haien gaitasun pertsonalak, autoestimua, konfiantza pertsonala eta bizimodu autonomoa izateko gaitasunak mantendu, berreskuratu eta/edo garatu ditzaten. Horretarako, erabiltzaileek konpromisoa hartu beharko dute haien APPan eta, hala dagokionean, banakako programazioan, zehazten diren ekintzak gauzatzeko.

Norentzat da?

Gizartetik at gelditzeko arrisku larria duten pertsonentzat. Zerbitzu honen xedeetarako, hauek izango dute arrisku hori, erreferentziako profesionalaren balioespenari jarraikiz:

  • Epe labur edo ertainean etxebizitza-alternatiba bat behar duten pertsonak, eta etxe horretan zaintza behar dutenak, ez dutelako gizarteratze-prozesua gauzatzeko egoitza-alternatiba egokirik, bizigarritasun-baldintza egokiak dituenik.
  • Baliabide ekonomiko pertsonalik ez dutenak.
  • Familiaren eta gizartearen babesik ez dutenak.

Egoitza-zentroetan arreta jaso duten pertsonek etxebizitza-zerbitzu hau erabili ahal izango dute gizartetik at gelditzeko arrisku larrian badaude eta bigarren mailako arretaren bitartez eskaintzen zitzaien arreta eta gizarteratzea eten egin badira. Bizikidetza-unitatea ez apurtze aldera, honako hauek ere erabili ahal izango dute zerbitzua:

  • Eskatzailearen ezkontidea edo izatezko bikotekidea, elkarrekin bizi baziren, eskatzailea tratu txarren biktima den emakume bat den kasuan izan ezik.
  • Eskatzailearen ardurapean dauden adingabeak.
  • Eskatzailearen ardurapean dauden helduak edo, ardurapean egon ez arren, mendekotasun-arriskuan edo -egoeran daudenak eta ordura arte eskatzailearekin bizi izan direnak.

Zer baldintza bete behar dira?

  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • Eskaera egin aurreko 6 hilabeteetan EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea. Epe labur edo ertaineko egoitza-alternatiba bat behar izatea gizarteratze-ibilbide bat egin ahal izateko.
  • Egoeraren jakitun izatea eta egoera hori aldatu nahi izatea.
  • Gizarteratze- eta laneratze-ibilbide bat egiteko konpromisoa hartzea, eta ibilbide hori egitea zerbitzua erabiltzen den bitartean.
  • Intentsitate txikiko laguntza behar izatea, gizarte- eta hezkuntza-arlokoa, komunitate-ingurunean bizimodu autonomoa izateko eta gizarteratzeko gaitasun pertsonalak mantentzeko edo garatzeko.
  • Osasun-arreta bereziturik eta/edo etengaberik behar ez izatea gizarte-zerbitzuen sarearen irismenetik eta aukeretatik harago.
  • Jokabide-nahasmendurik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo bertako elkarbizitza normala oztopa dezakeen nahiz pertsonarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat eta profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen jokabiderik ez izatea. Infekzioren bat edo kutsa daitekeen gaixotasunen bat, edota buruko gaixotasunen bat izanez gero, horri dagokion tratamenduari uko ez egitea.
  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu