Adinekoak zaintzeko eguneko zerbitzua

Zertan datza?

Arrisku- edo mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonei eskaintzen zaien aldi baterako edo etengabeko zerbitzu bat da.

Zein dira eskaintzen diren zerbitzuak?

Informazioa, gizarteko eta hezkuntzako segimenduaren eta esku-hartzearen balorazioa, segimendu eta esku-hartze psikosozialaren balorazioa, eta gizarte-laguntza.

Norentzat da?

65 urte edo gehiago dituzten eta mendekotasun-egoeran edo -arriskuan dauden adineko pertsonak.

Zer baldintza bete behar dira?

  • Kasu bakoitzean zerbitzuaren modalitateak artatzen dituen beharrizanak estaltzeko intentsitate baxuko laguntza behar izatea.
  • Infekzioren bat edo kutsa daitekeen gaixotasunen bat, edota buruko gaixotasunen bat izanez gero, horri dagokion tratamenduari uko ez egitea.
  • Jokabide-nahasmendurik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo bertako elkarbizitza normala oztopa dezakeen nahiz pertsonarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat eta profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen jokabiderik ez izatea.
  • Osasun-arreta bereziturik eta/edo etengaberik behar ez izatea zerbitzuaren beraren irismenetik eta aukeretatik harago.
  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu