Bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua

Zertan datza?

Zerbitzu honek eguna igarotzeko leku bat ematen die Lurralde Historikoan bizi diren eta gizarte-bazterkeria jasaten duten pertsonei. Horrez gain, balio anitzeko zerbitzu bat eskaintzen zaie, gizarteratzen laguntzeko; horren bidez, luzaroan irauten duen arreta ematen zaie, beren ohiko ingurunetik urrundu ez daitezela saiatuz eta gizarteratze-prozesuan banakako laguntza emanez. Horretarako, lanbidearekin eta hezkuntzarekin loturiko esku-hartzeak, esku-hartze terapeutikoak eta gizarteratzeko eta laneratzeko esku-hartzeak uztartzen dira, ikuspegi integralarekin.

Gertuko ekipamenduak dira, malguak eta eguneko arreta-ordu askokoak. Helburu gisa dute pertsona bakoitzari ahalik eta autonomia gehiena ematea eta gizarteratzen laguntzea.

Zerbitzu honetan intentsitate ertain eta altuko laguntza ematen da, eta eskakizun-maila baxua, ertaina edo altua da; edonola ere, erabiltzaileei eskatzen zaie beren APPan eta banakako programazioan zehazten diren ekintzak gauzatzeko konpromisoa har dezatela.

Zein dira ematen diren zerbitzuak?

Segimenduaren balorazioa.

Gizarte eta hezkuntzako esku-hartzea eta esku-hartze psikosoziala: estimulatzailea edo errehabilitatzekoa; hezkuntzakoa; psikosoziala; lanekoa edo lanean hasi aurrekoa. Gizarte-laguntza.

Norentzat da?

Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden eta 18 eta 64 urte artean dituzten pertsonentzat.

Zer baldintza bete behar dira?

Eskaera egin aurreko 6 hilabeteetan EAEko edozein udalerritan erroldatuta egon izana. Gizarteratze-prozesu bat gauzatzeko intentsitate ertain edo altuko laguntza behar izatea.

Gizarteratze- edo/eta laneratze-prozesu bat gauzatzeko konpromisoa hartzea.

Bere egoeraren kontziente izatea eta hori aldatzeko motibatuta egotea.

Gizarte-zerbitzuen sareko langileen irismen eta aukeretatik harago doan osasun-laguntza espezializatu eta/edo iraunkorrik behar ez izatea.

Infekzioren bat edo kutsa daitekeen gaixotasunen bat, edota buruko gaixotasunen bat izanez gero, horri dagokion tratamenduari uko ez egitea.

Jokabide-nahasmendurik ez izatea eta/edo zerbitzuaren funtzionamendua edo bertako elkarbizitza normala oztopa dezakeen nahiz pertsonarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat eta profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen jokabiderik ez izatea.

  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu