Bazterkeria-arriskuan daudenentzako babespeko etxebizitzak

Zertan datza?

Bizikidetza-zentroak dira, eta ostatu-zerbitzua ematen diete kalte pertsonala, soziala eta harremanei dagokiena jasan duten eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonei. Ostatuaz gain, intentsitate ertain edo altuko laguntza ematen zaie, gizarteratzera bideratutako esku-hartzeak gauzatzeko.

Zerbitzuko langileek diziplina anitzeko profesionalen laguntza jasotzen dute beren funtzioak gauzatzeko, eta profesional horiek profil ezin hobeak dituzte ongizate fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako arreta emateko.

Zein dira helburuak?

  • Erabiltzaileen autonomiari eustea eta, ahal dela, autonomia handiagoa gara dezatela sustatzea eta galdu dezatela saihestea.
  • Erabiltzaileen garapen pertsonala, gaitasunak, trebeziak eta esperientziak sendotzea.
  • Erabiltzaileei komunitate-ingurunean integratzeko eta parte hartzeko aukera ematea, baita komunitateko zerbitzuak erabiltzekoa ere, beren inguruneko kultura-, gizarte- eta aisialdi-jardueretan parte hartuz.
  • Babesa emango dieten familia- eta gizarte-sareei eusten eta horiek sendotzen laguntzea.

Norentzat da?

Bazterkeria-egoeran dauden 18 urte edo gehiagoko pertsonentzat.

Zer baldintza bete behar dira?

  • Eskaera egin aurreko 6 hilabeteetan EAEko edozein udalerritan erroldatuta egon izana.
  • Bizikidetzarako gutxieneko gizarte- eta harreman-trebeziak edukitzea.
  • Konpromisoa hartzea kasuan-kasuan dagokion prozesua betetzeko: lehen modalitatean, gizarteratze-prozesu bat bete beharko dute; bigarrenean, gizarteratze- eta laneratze-prozesu bat edo laneratze-prozesu bat.
  • Arazoaren kontziente izatea eta egoera aldatzeko motibatuta egotea.
  • Intentsitate ertain edo altuko laguntza behar izatea, jaso nahi duten zerbitzu-modalitatearen arabera.
  • Gizarte-zerbitzuen sareko langileen irismen eta aukeretatik harago doan osasun-laguntza espezializatu eta/edo iraunkorrik behar ez izatea.
  • Infekzioren bat edo kutsa daitekeen gaixotasunen bat, edota buruko gaixotasunen bat izanez gero, horri dagokion tratamenduari uko ez egitea.
  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu