Ingurumena

 

Hainbat erakunde eta enpresa independentek egindako Glefaran inguruneko aire-kalitatearen analisien emaitza.

Atxiki diren dokumentuak:

  • Basoinsa eta Herisens enpresen txostena, Gueñesko Udalak kontratatuak airearen kalitatea neurtzeko sistema bat instalatzeko.  Plataformaren eskaera erantzun zen, zehazki zein gas eta partikula mota ikertu nahi zituzten.
  • Troposfera enpresaren txostena, Güeñes Bizia plataformaren neurketa bereziaren eskaera betetzeko, eta hori egiteko zenbait teknika behar dira, beta-a-pirenoaren presentzia aztertzeko.
  • ADRA enpresaren txostena, Eusko Jaurlaritzak Zallan duen airearen kalitatea neurtzeko estazio iraunkorrak bildutako aire-kalitatearen emaitzen inguruan, ingurumen arloan, Güeñesko Udalari laguntza teknikoa ematen diona.
  • Eusko Jaurlaritzak Arangoitin jarritako unitate mugikorraren txostena (Ingurumena eta Osasuna); alde batetik, era automatikoan atmosferan dauden gasak eta partikulak eta, bestetik, metalak eta hidrokarburo polizikliko aromatikoak neurtzeko. (Txostenaren bigarren zatia egiteko dago).

Ikerketetatik honako hau ondorioztatu da:

  • Analizatutako elementu guztiak osasuna babesteko indarreko araudiak zehaztutako mailan daudela; kasu bakoitzean, egunerako, hilabeterako edo urterako ezarritako neurrien arabera.
  • Airearen kalitatea OSO ONA edo ONA dela, Gueñesen nahiz Zallan jasotako datuetan. Airearen kalitatea aztertzeko erabili den tartea honako hau da: OSO ONA, ONA, HOBE DAITEKEENA, TXARRA eta OSO TXARRA. 
  • Arangoitin jasotako datuek Euskadiko hiriguneetan neurtutako tarteen barruko emaitzak dituzte.
  • 2018an, otsailean, isuritako partikulak neurtzen dituen opazimetroaren datuek hileroko mg/Nm3en batezbestekoa gainditu zuen. Horregatik, zehapen-espediente bat ireki zaio. Gainerako hilabeteetan, igorpen-mailak baimendutako mugatik behera egon ziren.
Datuak
Hilabetea Hileko batezbestekoa (mg/Nm3)
Urtarrila 51.6
Otsaila 80.5
Martxoa 29
Apirila 15
Maiatza 20
Ekaina 19
Uztaila 15
Abuztua 23
Iraila 17
Urria 42,2
Azaroa 38,1
Abendua 27,3
  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu